E
Gasteizko Ataria Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroak 'Irudizko Araba' izenburuko erakusketa du ikusgai ostiral honetatik, ArabaClick argazki topaketaren zortzigarren edizioaren barruan. Argazkigintzaren bidez "errealitateari begiratzeko eta hura kontatzeko modu berriak ezagutzeko gonbidapena" da erakusketa, istorio, lurralde eta sentsibilitate desberdinak publikoari hurbilduz.
E
Zuzenbidearen Euskal Akademiak hiru jardunaldi antolatu ditu azarorako Bilbon Bizkaiko Foru Barriaren 500. urteurrena aitzakiatzat hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Batzar Nagusien babesarekin eta Euskaltzaindiaren laguntzarekin.
E
Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumena Kudeatzeko sozietate publikoak herritarren karbono aztarna kalkulatzeko makina bat jarri du martxan bere webgunean, edozein pertsonak aukera izan dezan bere bizimoduarekin lotutako emisioak modu errazean neurtzeko, klima inpaktu handiena duten ohiturak identifikatzeko eta hori murrizteko gomendio pertsonalizatuak eskuratzeko.
E
Ertzaintzak indarkeriaren biktima izan diren 4.814 emakume zenbatu ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurtengo urtarriletik irailera bitartean. Emakume horien %68,6 bikotekideek edo bikotekide ohiek eragindako indarkeriaren biktima izan dira (3.304 emakume), %19,5 familia barruko indarkeriaren biktima, eta %11,8 sexu askatasunaren aurkako delituen biktima.
E
Arabako toki erakundeeK 370,7 milioi euroko finantzaketa izango dute 2027an, hau da, aurtengo hasierako aurrekontuan jasotakoa baino 24,4 milioi euro gehiago, %7,06ko igoera, hain zuzen, Arabako Toki Administrazioaren eta Finantzen Lurralde Kontseiluaren bileran jakinarazi dutenez.
E
Bilboko Udalak antolatzen duen Zinebi Nazioarteko Dokumentalen eta Film Laburren Zinemaldiaren 68. edizioko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Sail Ofizialean 33 herrialdetako 49 lan lehiatuko dira, horietako sei Euskal Herrikoak, aurkeztutako 3.300 proposamenen artean hautatuak. Film guztiak Arriaga Antzokian proiektatuko dituzte, azaroaren 21etik 26ra, zortzi saiotan.
E
Arabako Foru Aldundiak eta Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak 'Zubi' metodologia eta horren barruan garatutako materialak aurkeztuko dituzte datorren astelehenean, urriaren 26an, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean, eta baliabide horien artean, euskarazko, arabierazko eta amazigerazko hiztegi hirueleduna dago. Ekimenaren helburuak dira jatorri linguistiko eta kultural desberdinetako pertsonei euskarara hurbiltzeko aukerak eskaintzea, hizkuntzarekiko lehen harreman positiboa sustatzea eta…
E
Maixabel Lasak jasoko du 2026. urteko Gipuzkoako Urrezko Domina, indarkeriaren biktima izandako pertsona guztien "duintasunaren aitortzan eta elkarbizitzaren berreraikuntzan" egindako "ekarpen etiko sakon eta eskuzabalagatik". Aitorpena emateko ekitaldia abenduaren 16an egingo da, Foru Jauregian.
E
Euskal Autonomia Erkidegoko lan merkatuko 2026ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, 1.700 landun gehiago eta 3.100 langabe gutxiago daude aurreko hiruhilekoan baino, eta horrela, guztira, 1.012.800 landun eta 71.400 langabe daude, Eustat euskal estatistika erakundeak jakinarazi duenez.
E
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu Maria Ubarretxenak estaturik gabeko nazioek, eskualdeek, hiriek eta tokiko agintariek Europaren eraikuntzan eta Europar Batasuneko etorkizuneko funtsen kudeaketan parte hartze handiagoa izatea eskatu du ostegun honetan Estrasburgon.
E
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) esportazioek %19,1eko hazkundea izan dute abuztuan joan den urteko hilabete berarekin alderatuta, inportazioak %14,3 gehitu diren bitartean. Horrela, merkataritza saldoa negatiboa izan da, 127,3 milioi euro inguruko defizitarekin, eta esportazioen eta inportazioen arteko erlazioa neurtzen duen estaldura tasa, aldiz, %93,4koa izan da, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.
E
Europa osoko adituek kontinenteko herrialdeetako etxebizitza publikoaren erronkak aztertuko dituzte Bilbon egingo den nazioarteko biltzarrean asteazkenean eta ostegunean, urriaren 21ean eta 22an, bereziki etxebizitza publikoko sistemek jasaten duten presio gero eta handiagoaren ondoriozko beharrak. Eurhonet sareak urtero egiten duen bileraren baitan egingo da topaketa.
E
Euskaltzaindiak Jagonet kontsulta zerbitzuko datu basea eguneratu du, aldika-aldika egin ohi duen eran, eta 37 fitxa berri eskegi ditu webgunean, zalantza lexiko, ortotipografiko, onomastiko eta morfosintaktikoekin, Akademiak jakinarazi duenez.
E
Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Institutuak laneko arrisku psikosozialen inguruan sentsibilizatzeko kanpaina bat jarri du martxan, 'Zenbait arrisku ikusgai daude, eta ikusgai ez daudenak, ordea?' izenburupean. Ekimena arrisku psikosozialen identifikazioan eta prebentzioan oinarrituko da.
E
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Iñaki Arregi ikerketa bekaren laugarren deialdia jarri du martxan eta laguntza jaso nahi duten egitasmoek azaroaren 20ra arteko epea izango dute laginak aurkezteko. Bi lan sarituko dira, bakoitza 6.000 eurorekin, udalerri euskaldunen ikerketa, garapena eta egoera soziolinguistikoaren ezagutza jendarteratu nahian.
E
ELA eta LAB sindikatuek greba mugagabea egitera deitu dituzte Siemens Gamesa enpresak Asteasun (Gipuzkoa) duen lantegiko langileak, "enpresa hitzarmenaren defentsan", ELAk astelehen honetan prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.
E
Bilboko Udalak TAO kaleko araututako zerbitzua ezarriko du Zorrotzan azaroaren 16an, eta dagokion bereizgarria eskuratzen duten egoiliarrek denbora mugarik gabe aparkatu ahal izango dute beren bizileku eremuan (Zorrotza iparraldea edo Zorrotza hegoaldea). Zorrotzan bizi diren pertsonek, non sektore berdea, urdina eta L berdea egongo baitira, egoiliar txartela eskatu dezakete jada.
E
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako Sailak Gipuzkoako Zaindari sariak emango ditu hirugarren urtez jarraian, lurraldean turismo jardunbide egokiak sustatzen dituzten pertsonak eta erakundeak aitortzeko eta haien lana nabarmentzeko asmoz.
E
Hazi Funazioa merkataritza misio bat egiten ari da Japonian, Caprice Europako proiektuaren esparruan, Euskadiko txakolinaren eta sagardoaren nazioartekotzea bultzatzeko, Asiako herrialdeko merkatuan duten presentzia indartzeko eta parte hartzen duten enpresentzat merkataritza aukera berriak sortzeko asmoz.
E
Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuordeak 2026. urteko Gure Artea sariak irabazi dituzten pertsona eta entitateak iragarri ditu astearte honetan, eta horrela, Itziar Okarizek ibilbide artistikoa aitortzeko saria lortu du, Beatriz Olabarrietak sorkuntza lana aitortzekoa, eta Kampai Espazioak arte plastiko eta bisualen arloan eragileek egindako lana aitortzekoa. Sari banaketa urriaren 28an egingo da Donostiako Tabakaleran.