Eñaut Elorrietak 'Festina Lente' disko berria argitaratu du
Eñaut Elorrieta kantagile gernikarrak bere bakarkako ibilbideko laugarren diskoa den 'Festina Lente' izenburuko lana argitaratu du ostiral honetan, Elkar argitaletxetik jakinarazi dutenez.

Posts from every feed QUEST has found across the web — blogs, news, podcasts, channels and more.
Eñaut Elorrieta kantagile gernikarrak bere bakarkako ibilbideko laugarren diskoa den 'Festina Lente' izenburuko lana argitaratu du ostiral honetan, Elkar argitaletxetik jakinarazi dutenez.

Bilbao BBK Live jaialdiak 2027ko uztailaren 8an, 9an eta 10ean Kobetamendin ospatuko den 21. edizioko lehen iragarpena egin du ostiral honetan, eta taldeen artean The xx, Pixies, Teddy Swims eta The War on Drugs nabarmentzen dira. "Belaunaldiak eta sentsibilitateak konektatuko dituen kartela" aurkeztu du jaialdiak, "hainbat generotako erreferenteak eta jaialdiaren musika aukera zabaltzen duten ahots berriak bilduta".

UEUko Informatika sailak Informatikari Euskaldunen XIV. Bilkura antolatu du 2027ko maiatzaren 12rako Donostiako Ignacio Mª Barriola zentroan, eta gai nagusia jauzi kuantikoa izango da. Esperientziak trukatzea eta elkarlanerako espazioak sortzea dira lortu nahi diren beste helburuak. Izena eman daiteke jada www.ueu.eus webgunean.

Arritxu Iribar Egaña kazetari zumaiarrak jasoko du 2026. urteko Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren ohorezko mugarria. Sari banaketa ekitaldia Andoaingo (Gipuzkoa) Bastero Kulturgunea izango da, azaroaren 20an, eta Kazetaritza eta Komunikazio sarien irabazleak nortzuk diren ere jakinaraziko dute bertan.

Ertzaintzak delitu beragatik behin baino gehiagotan atxilotutako 735 pertsona zenbatu ditu 2026. urteko lehenbiziko zortzi hilabeteetan, eta atxiloketa guztietatik 327 errekisitoria judizialengatik izan dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez.

ELA eta LAB sindikatuek eta Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, jende ugari bildu da ostiral honetan Bilboko Foru Jauregiaren aurrean, 'Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat' lelopean, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Auzitegi Nagusiak Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen lan deialdi bat bertan behera uzteko erabakia berretsi ondoren, euskara eskakizuna "gehiegizkoa" dela argudiatuta. Hiru erakundeek epaia salatu dute, "euskararen aurkako…

Enara Zarrabeitiak, Izaskun Alvarezek eta Julen Orbegozok irabazi dute UEUk eta Euskaltzaindiak euskarazko ekoizpen zientifikoaren balioa aitortzeko abiatutako ikerketa beka. Ekimenaren helburua da euskarazko ekoizpen zientifikoaren aitortza, prestigioa, sustapena eta zabalkundea aztertzea, bi erakundeok jakinarazi dutenez.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) txikizkako merkataritzaren salmentak %1,7 gehitu dira 2026ko hirugarren hiruhilekoan, iazko hiruhileko beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak zuzendu ondoren. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, prezio konstanteetako salmentak %0,3 hazi dira, dagozkien urtaro eraginak kenduta, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ikerlanak egiteko hiru bekaren deialdia onartu du 2026rako eta guztira 70.000 euro banatuko ditu. Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 3ra arte dago zabalik.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren %72k etxebizitza jotzen du gizarte arazo nagusitzat, aurreko neurketan baino %12 puntu gehiagok, hain zuzen ere, eta ondoren datoz lan merkatuarekin lotutako arazoak (%40), osasungintza (%22), arazo ekonomikoak (%17), delinkuentzia eta segurtasun faltaren sentsazioa (%16), eta immigrazioa eta harekin lotutako arazoak (%13), Eusko Jaurlaritzak ostegun honetan plazaratutako 90. Euskal Soziometroaren emaitzen arabera.
Bizkaiko Foru Aldundiak lurralde historikoko 2027ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorren Foru Arauaren proiektua onetsi du, 12.110,1 milioi eurokoa, hain zuzen ere. Beraz, datorren urteko aurrekontuan 2026ko ekitaldikoan baino 789,8 milioi euro gehiago daude, hau da, %6,98ko gehikuntza.
Gasteiz 2027. urteko Itzuliaren ibilbidean egongo da eta Arabako hiriburuak bat egingo du berriro euskal txirrindularitzaren lasterketa nagusiarekin, apirilaren 5etik 10era jokatuko diren sei etapetako baten irteera izango baita.
Euskaltzaindiak osoko bilkura egin du ostiral honetan Arabako ordezkaritzan, eta izen bakarra aurkeztu da euskaltzain oso izateko hautagai, hain zuzen, Ekaitz Santazilia hizkuntzalari eta euskaltzain urgazlearena.
eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak argitaratu du Ignacio Ellacuria Sariaren 2026ko deialdia, eta garapenerako lankidetzako erakundeek azaroaren 13ra arte aurkez ditzakete hautagaitzak, eLankidetzak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 2026. urteko lehen bederatzi hilabeteetako arau hauste penalei dagozkien datuak argitaratu ditu ostiral honetan, eta, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen datuek erakusten dutenez, %1,2 jaitsi dira arau hauste penalak joan den urteko aldi beraren aldean. Urtarriletik irailera 109.512 delitu erregistratu dira guztira, horietatik %79,6 presentzialak dira eta %20,4 informatikoak.
Genero ikuspegia lan arriskuen prebentzioan txertatzea bultzatu dute Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Erakundeak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak ostiral honetan Euskalduna Bilbao Jauregian antolatutako hiruko jardunaldin. Inaugurazio ekitaldian, gainera, elkartasun eta babes mezua helarazi zaie Urdako (Toledo, Espainia) tren istripuko biktimen familiei eta zaurituei.
Euskadiko Garraio Agintaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) garraio publikoaren administrazio eta operadore nagusien koordinazio organoaren osoko bilkura egin du ostiral honetan, eta bertan, egungo deskontuen etorkizuna jorratu eta tren, tranbia eta autobusetan patinete elektrikoak sartzeko debekuak kentzea adostu dute.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak Ertzaintzarako eta udaltzaingoetarako 593 lanpostuko lan eskaintza bateratua argitaratu dute ostiral honetan, eta, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak ohartarazi du horietatik 127k derrigortasun data iraungi gabe dutela (%21,41), eta, beraz, euskararen ezagutzarik ez duten hautagaiek eskuratu ahalko dituztela.
Osakidetzak 2023-2024-2025eko lan eskaintza publikoaren hirugarren fasean izena emateko epea irekiko du datorren astelehenean, azaroaren 2an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) ostirasl honetan oinarri espezifikoak argitaratu ondoren. Oraingoan, 42 lanbide kategoriatan formalizatu ahal izango da eskabidea, eta azterketak 2027ko otsailetik aurrera egingo dira. Probak egiteko eguna, ordua eta lekua urtarrilean jakinaraziko dira.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehenengo bueltako bigarren saioa jokatuko da larunbatean, urriaren 31n, Eibarko (Gipuzkoa) Ipurua kiroldegian. Saioko sarrerak dagoeneko amaitu dira, eta plataformetan eta telebistan jarraitzeko aukera izango da saioa (bertsoa.eus webgunea, ETB ON eta ETB 2 ON).
Noemi Ostolaza Emakundeko idazkari nagusia nazioarteko misio batean parte hartzen ari da egunotan El Salvadorren, eLankidetza Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziako eta Eudel EuskadikoUdalen Elkarteko ordezkariekin batera, emakumeen erakundeen eta tokiko gobernuen arteko esperientzia truke batean oinarrituta, NBE Emakumeak erakundearen laguntzarekin.

Donostiako herritarrek 2027ko Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak jasotzeko hautagaitzak aurkezteko epea igandean amaituko da, azaroaren 1ean. Berrikuntza gisa, aurten bi aintzatespenen proposamenak aurkezteko fasea aldi berean egingo da, nahiz eta bi aitorpen desberdin eta independente diren, bai beren izaeragatik, bai sari bakoitzak aitortu nahi dituen balio eta printzipioengatik.

Euskal Herriko sortzaileen balioa eta ekarpena aitortuko ditu 61. Durangoko Azokak abenduaren 4tik 8ra bitartean, eta euskal kulturan murgiltzeko gonbita egingo die kulturzale berriei, haren aberastasuna, osotasuna eta aniztasuna ezagutzeko aukera eskainiz.

Euskal Herriko Ikastolen 30. Jardunaldi Pedagogikoak izango dira azaroaren 18an Donostiako Kursaalen, 'Euskalduntzen duen hezkuntza: erronkak eta estrategiak izenburupean', eta murgiltze eredu integralago batera egiteko beharrezkoak diren estrategiak aztertuko dituzte bertako eta nazioarteko adituek.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Aurrekontu Orokorren Proiektuak asteazken honetan hasi du izapidetze ibilbidea Eusko Legebiltzarrean, Euskadiko Aurrekontu Proiektua Legebiltzarrean tramitatzen hasi da, Noël d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako sailburuak Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari formalki entregatu ostean. Hala, Jaurlaritzaren hurrengo ekitaldiko jarduna gidatuko duten kontuen tramitazioa hasi da.

Iruñeko Nafarroa Arenan abenduaren 20an jokatuko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa pabiloian bertan ikusteko sarrera guztiak agortu dira jada. Edonola ere, finala etxetik jarraitzeko aukera anitz egongo da, baita bertsoarekin beste hamaika plazetan gozatzekoa ere, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez.

ELA sindikatuak hiru greba egun deitu ditu Bizkaiko egoitzetan eta etxebizitza komunitarioetan azaroaren 19rako, abenduaren 17rako eta urtarrilaren 21erako, lan kargak murrizteko eta langile gehiago kontratatzeko eskatzeko. Sektoreko 5.800 langile baino gehiago mobilizatzera deitu ditu sindikatuak, "hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausorik ez dagoelako eta GESCA, LARES eta ELBE patronalek aurkeztutako proposamenengatik", hala nola "lan malgutasuna eta 600 eurotik gorako erosteko ahalmenaren…

Gasteizko Udalak 'Euskararekin aberats' kanpainaren edizio berria jarri du martxan, hiriko zerbitzu enpresei, ostalaritza establezimenduei eta saltokiei urte osoan eskaintzen dien hizkuntza aholkularitzako zerbitzuaren berri emateko. Ekimena urrian eta azaroan negozioetan bertan egingo diren dinamizazio ekintzekin osatuko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) saltoki eta elikadura kate handietako salmentek %1,0 egin dute behera irailean joan den urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak zuzendu ondoren. Aurreko hilabetearekin alderatuta, berriz, salmentek ez dute aldaketarik izan prezio konstanteetan, dagozkien urtaro eraginak kenduta, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Gasteizko 21 Zabalgunea udal hirigintza sozietatearen administrazio kontseiluak Alde Zaharrean gazteentzako alokairuko etxebizitzak sustatzeko programaren oinarriak onartuko ditu ostiralean, urriaren 30ean, udal gobernuaren eta EH Bilduren arteko akordioari esker. Programa 21 Zabalguneak sustatzen dituen blokeetan eta pixkanaka birgaituko dituen blokeetan oinarrituko da, alokairuaren formularen bidez gazteentzako ohiko bizileku iraunkor gisa erabiltzeko.
